top of page

Meagintza Irudietan

Erakusketak Bizkaia zein Kantabriaren ekialdeko meagintzaren hondarrak erakusten ditu. Iraganeko jarduera, gaur eguneko belaunaldiek ia erabat ahaztuta. Baina alde batera utziz gero, ezinezkoa izango litzateke industriaren bultzatzaile nagusia eta XX.mendeko gizarte mugimenduen sorburua izan den  Bilbo inguruko garapen industriala ulertzea.

Lan honetan meagintzaren aztarnak batu ditugu, ahaztuak izan ez daitezen, jarduera honen mapa berregin eta bere presentzia aldarrikatzeko.

bottom of page