top of page

Pasiegos

XXI. mendea

Orografia zaila, oso zaila, isolamendua, larre-ustiapen intentsiboa, paisaiaren eraldaketa, bordak, behiak, larre-aldaketa; hauek dira “pasiego” deritzenen bizimoduaren gakoak.

​

Erraza da igartzea, lehen begiratuan, noiz gauden pasiegoen lurraldean. Haien harrizko bordak eta larreak bereizteko harriz eraikitako hesiak dira alde horretako eraginaren erakusgarririk nabarmenena, Kantabria eta Burgos artean eremu txikian.

​

Isolamenduak pasiegoen gorpuzkera ere moldatu du: begi urdinak, azal zuria, txikiak, arpegikera zorrotza, meheak…

​

Bizimodu osoa behiak eta belarraren inguruan dago antolatuta. Larreak zaindu, belarra jaso negurako, behiak atondu... Behiekin, aldiro, larre batetik bestera ibili belardiak behar bezala aprobetxatzeko…

​

Lurralde malkarrak lehengo bizimodu zein lanerako erak iraunarazten ditu, inguruko gizarte modernoan erabat sinesgaitzak suertatu arren.

bottom of page