top of page

Chernobyl

Lagun ikusezina

Lan honek argazkigintza eta bizitzaren arteko harremana berresten du. Bere garapena gure egungo gizarteko gertaeraren ondorioa izan da.

Txernobileko istripuaren elkartei laguntzeko asmoz sortu zen, Bielorrusiako adingabeen harrerak sustatzen direnak. 2013 eta 2018 urteko artean haien eguneroko bizitza argazkitu nuen. Lan honetan, egile gisa behar dudan motibazioa eta elkartei laguntzeko helburua lotu nuen, helburu publizitarioa harrerak bultzatzeko.

Covid-ek 2020 eta 2021 urtetan harrerak galarazi zituen, elkarteek hamarkadetan egindako lana geldituz. 2022. urtea harrerak berritzeko zen, eta argazkiek haien laguntzeko helburua bete dezaten. Lana egunkariaren formatoan argitaratu genuen, elkarteek kanpaina barrian erabiltzeko asmoz. Baina argitalpena helburu barik geratu zen. Errusiak Ukrainaren inbasioak Bielorrusiako adingabekoak berriz haien herrialdetik irtetzeko aukera barik utzi zituen.

Historia hauen protagonistak argazkitzen nengoenean, ez nuen neuk pentsatzen guda batek Europan berriz elkar urrundu ahal gintuela, berriz Europako ekialde eta mendebaldea sor ditzatela.

Argazkien helburu barria, beste aldean geratu direnak hurbiltzea da.

bottom of page